Reala
Hilaren 23an, Old Trafforden
Zaleak Manchesterrerako sarrerak jasotzen hasi dira
Erredakzioa
Jasotzeko, bere garaian hartutako baleak eraman beharko dituzte eta sarrerak erabiliko dituzten pertsonen datuak konfirmatu.
Realak Manchesterren urriaren 23an jokatuko duen partidarako lehiatilan sarrerak jaso zituzten zaleek astearte eta asteazkenean pasa daitezke bere baleak aldatzera. Lehenego zale txuri-urdinek, jada jaso dituzte Txapeldunen Ligako neurketarako sarrerak.
Jasotzeko, bere garaian hartutako baleak eraman beharko dituzte eta sarrerak erabiliko dituzten pertsonen datuak konfirmatu. Pertsona desberdinak badira hasieran emandakoekin alderatuz, berrien datu osoak eman beharko dira.
Anoetako lehiatilak honako ordutegia izango du: Astearte eta asteazkena, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00.