Itxi

Reala

Bayer Leverkusenen aurka

Zale txuri-urdinak, Leverkusenen

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak gaur (20:45ean) jokatuko du Bayer Leverkusenen aurka Bay Arenan. Xabi Prietok eta Estradak ez dute jokatuko. Griezmann, prest da.

1:15

Realak Bayer Leverkusen izango du aurkari Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian. Partida gaur, 20:45ean, jokatuko da Bay Arena zelaian. Xabi Prietoren baja garrantzitsua izango du Realak norgehiagoka honetarako.

Shakhtarren aurka porrota jaso zuen Realak lehen jardunaldian, eta BayArenan porrota jasotzeak zaildu egingo luke Txapeldunen Ligako bigarren faserako txartela lortzea. Hirugarren postua lortu eta Europa Leaguean jarraitzea ere zailduko luke talde alemaniarraren aurka galtzeak.

Azkenean Griezmann jokatzeko prest da. Dani Estrada eta Xabi Prieto min hartuta daude, eta deialditik at geratu dira.

Bayer Leverkusen sasoiko dago Bundesligan, baina Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian 4-2 galdu zuen Manchester Uniteden aurka, eta alemaniarrek ere garaipena beharrezkoa dute. Bundesligako azken partidan, Bayerrek 2-0 irabazi zion Hannover 96 taldeari.

Stefan Kiessling eta Sidney Sam Bayer Leverkusenek dituen jokalari arriskutsuenak. Kiessling gol gutxi huts egiten dituen aurrelari handia da, eta Samek kalitate tekniko handia du.

Leverkusenek porrot bakarra jaso du Bundesligan orain arte jokatu dituen lehen zazpi jardunaldietan. Borussia Dortmund liderraren eta Bayern Munich bigarren sailkatuaren erritmoari eusten dion talde bakarra da Bundesligan. Lehen bi sailkatuekiko puntu bakarrera dago Bayer Leverkusen.

Ustezko hamaikakoak:

Bayer Leverkusen: Leno; Hilbert, Spahic, Toprak, Boenisch; Lars Bender, Reinartz, Rolfes; Sam, Kiessling, Son.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel, De la Bella; Bergara, Zurutuza, Pardo; Griezmann, Vela eta Seferovic.

Epailea: Sergei Karasev (Errusia).

Zelaia: BayArena.

Data: Asteazkena, 20:45ean.