Realak astezkenean jokatuko du Bayer Leverkusenen aurka Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldiari dagokion partida. Talde txuri-urdinak ez du inoiz garaipenik lortu Alemanian jokatu duenean. Gipuzkoako taldeak Alemanian jokatu zuen lehen aldia, antzinako Europako Kopan izan zen. Hamburgo izan zuten aurkari txuri-urdinek, eta 2-1eko emaitzarekin galdu zuten norgehiagoka. 1988-1989. denboraldiko UEFA txapelketan, Realak Koloniaren aurka jokatu zituen final-zortzirenak, eta bina (2-2) berdinduta bukatu zen partida. Gipuzkoarrek aurrera egin zuten kanporaketa horretan, eta final-laurdenetan Stuttgart izan zuten aurkari. Stuttgarten aurkako lehian, 1-0eko emaitzarekin nagusitu zen Alemaniako taldea.