Itxi

Reala

1-1 Sevillaren aurka

Puntu gazi-gozoa

Erredakzioa

Talde txuri-urdina aurkaria baino gehiago izan da, baina puntu bat baino ez du eskuratu Anoetako neurketan. Griezmannek sartu etxekoen du gola.

1:15

Realari ihes egin dio garaipenak Sevillaren aurkako partidan, Anoetan (1-1). Baloiaren jabetza txuri-urdinena izan da, baina puntu bat baino ez dute lortu. Sevillak berehala estreinatu du markagailua, 17. minutuan. Kontraeraso bikain batean, Rakiticek erdiratu du baloia, eta Jairok erraz gainditu du Claudio Bravo.

Bigarren zatian ere aurkaria baino gehiago izan da Arrasateren taldea, eta Carlos Velak partida berdintzeko aukera paregabea izan du 56. minutuan, baina mexikarrak zutoinera bidali du baloia.

Hamar minutu geroago, banakoaren egin du Realak. Velak berak erdiratu du eta baloia Griezmannek errematatu du. Bertok aurreneko jaurtiketa aldaratu du, baina bigarren aukeran ezin izan du ezer egin. Azpimarratzekoa da, Andaluziako taldea arrisku handiarekin hurbildu dela Bravok defendatutako ate ingurura.

Asteazkenean garrantzi handiko norgehiagoka izango du Realak Txapeldunen Ligan, Leverkusenen, Bayer Leverkusen taldearen aurka.

 

Fitxa teknikoa:

1 - Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel, Jose Angel; Bergara, Ruben Pardo (Zurutuza, 84'), Griezmann; Vela, Agirretxe eta Chory Castro (Seferovic, 63').

2 - Sevilla: Beto; Albert Moreno, Nico Pareja, Cala, Diogo; Iborra, Cristoforo (Marin, 78'); Trochowski, Rakitic, Jairo (Puerto 86'); eta Gameiro (Bacca, 78').

Golak:

0-1, 17': Jairo.

1-1, 65': Griezmann.