Reala
Astelehenetik aurrera
1.200 sarrera Old Traffordeko partidarako
Erredakzioa
Txarteldegian sarrera erostearekin batera bale bat jasoko da ondoren sarrera ofiziala jasotzeko Manchester Unitedek bidaltzen dituenean.
Gaur Manchesterrako 1.200 sarrera salgai jarriko dira Anoetako leihatilan. Realak berezitasun bat ipiniko du 2007ko abuztuaren 31 baino lehen alta duten abonatuekin, bigarren mailako hiru urtetan abonatu izaten jarraitu zuten bazkideen fideltasuna saritzeko.
Anoetako txarteldegiaren ordutegia Manchesterrerako (bi sarrera gehienez abonatu bakoitzeko, 53 eurotan):
Irailak 9 astelehena: 9tik 13ra eta 16tik 19ra 2007ko abuztuaren 31 baino lehen abonatu direnentzat.
Irailak 10 asteartea eta irailak 11 asteazkena: 9tik 13ra eta 16tik 19ra abonatuentzat orokorrean.
Irailak 12 ostegunetik larunbata 14era: 9tik 13ra eta 16tik 19ra gainontzeko zaleentzat, sarrerak geratzen badira.