Itxi

Reala

A multzoan

Manchester United, Shakhtar eta Bayer Leverkusen, aurkariak

Erredakzioa

Multzoen fasea irailaren 17-18an hasiko da, eta azken jardunaldia abenduaren 10-11n jokatuko da. Txuri-urdinek final-zortzirenetarako txartela eskuratzea izango dute helburu.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Reala. Argazkia: EFE

Ingalaterrako Manchester United, Ukrainiako Shakhtar Donetsk eta Bayer Leverkusen alemaniarra izango dira Realaren aurkariak Txapeldunen Ligako multzoen fasean, Monakon egindako zozketaren arabera.

Multzoen fasea irailaren 17-18an hasiko da, eta azken jardunaldia abenduaren 10-11n jokatuko da. Txuri-urdinek final-zortzirenetarako txartela eskuratzea izango dute helburu.

Bartzelonak, bestalde, Ajax, Milan eta Celtic izango ditu aurkari H multzoan. Real Madrili B egokitu zaio eta Atleticori G. Zuriek Juventus, Galatasaray eta Copenhague taldeen aurka jokatuko dute, eta Simeoneren taldeak Oporto, Zenit San Petesburgo eta Austria Vienaren kontra.

Multzoak:

A: Manchester United, Shakhtar Donetsk, Bayer Leverkusen, Reala

B: Real Madril, Juventus, Galatasaray, Copenhague.

C: Benfica, PSG, Olinpiacos, Anderlecht.

D: Bayern Munich, CSKA Mosku, Manchester City, Viktoria Plzen.

E: Chelsea, Schalke 04, Basilea, Steaua Bukarest.

F: Arsenal, Olinpique Marsella, Borussia Dortmund, Napoli.

G: Oporto, Atletico Madril, Zenit San Petesburgo, Austria Viena.

H: Bartzelona, Milan, Ajax, Celtic Glasgow.