Itxi

Reala

O. Lyoni 0-2 irabazita

Jagoba Arrasate: 'Pozik gaude, baina itzulerako partida geratzen da'

Erredakzioa

Realak 0-2 irabazi dio Olympique Lyoni joaneko partida, eta taldeko entrenatzailea pozik azaldu da prentsaurrekoan. Hala ere, Arrasate ez da aurkariaz fidatzen.

1:30
Jagoba Arrasate. Argazkia: EFE

Jagoba Arrasate Realeko entrenatzailea oso pozik azaldu zen Gerland zelaiko prentsa aretora, txuri-urdinek 0-2 irabazi baitzioten Olympique Lyoni Txapeldunen Ligako atariko kanporaketa joaneko partida.

"Oso pozik gaude, baina badakigu oraindik itzulerako partida jokatzea geratzen zaigula. Emaitza ona da, baina tentuz ibili behar gara", adierazi du Realeko entrenatzaileak. Arrasateren ustez, "kanporaketa hau gainditzeko, bi partida on jokatu behar dira, eta, guk bakarra jokatu dugu. Partida ona jokatu du taldeak, eta, helburua baloiaren jabe egitea izan da".

Itzulerako partidari begira, Realeko entrenatzailea baikor azaldu da: "Taldea gogotsu dago. Hobeto edo txarrago joka dezakegu, baina taldea beti irabaztera ateratzen da". Igandean Elx izango da Realaren aurkaria BBVA Ligan, eta talde txuri-urdineko entrenatzaileak errotazioak egiteko asmoa du.