Reala
2013-2014 liga
Ilusioz betetako denboraldia hasiko du Realak
Erredakzioa
Montanier entrenatzaileak eta Illarramendik ezusten utzi dute talde donostiarra, baina zaleen eta jokalarien artean baikortasuna da nagusi, Jagoba Arrasate bizkaitarraren agindupean.
-
Antoine Griezmann da Realaren oinarrietako bat. Efe.
Reala Europa buletatuko da aurten, azken partehartzetik hamarkada bat bete denean. Phillipe Montanier entrenatzailea eta Asier Illarramendi jokalaria ez dira donostiarrekin izango, eta aulkian Jagoba Arrasate bizkaitar gaztea eseriko da.
Montanier frantziarrak taldea une gozoan zela utzi nahi izan zuen taldea: laugarren amaitu zuten ligan eta Txapeldunen Ligarako sailkatzea lortu zuten. Txapeldunen Liga izango da, hain zuzen, txuri-urdinen denboraldia baldintzatuko duen lehiaketa.
Real Madrilek Asier Illarramendi eraman zuen, 30 milioi euro ordainduta. Baina Realeko agintariek ez dute burua galdu eta fitxaketa bakarra egin dute: Haris Seferovic suitzarra.
Aurrekoetan ez bezala, aurreko denboraldiak kutsu berezia dauka Realeko jokalari zein zaleentzat. Egun gutxi barru Txapeldunen Ligako atariko kanporaketa jokatuko dute, eta bertan gertatzen denak goitik behera baldintzatuko du txuri-urdinen etorkizuna.
Fitxaketa gutxien egin dituen taldea
Gaur egun, baikortasuna da nagusi Realean, izan ere, Illarramendi kenduta, iazko taldearen oinarriari eutsi dio: Carlos Vela, Antoine Griezmann, Iñigo Martinez, Imanol Agirretxe eta Xabi Prieto jokalariek taldean jarraitzen dute, beste talde batzuek egin dizkieten proposamenei muzin eginda.
Reala lehen maila osoan fitxaketarik gutxien egin duen taldea da, eta harrobiko jokalariekin egingo die aurre unean uneko premiei. Marco Sangalli eta Jon Gaztañaga, besteak beste, prest daude lehen taldean sartu eta aurtengo erronka handiei aurre egiteko.