Itxi

Reala

Baja ugari

Jose Angel, azkenengo lesionatua

Erredakzioa

Hegaleko ezkertiaren lesioaren ondoren, bost jokalari baja izango dira Getaferen aurkako Ligako lehenengo norgehiagokarako.

  • Jose Angel. Argazkia: EiTB

    Jose Angel. Argazkia: EiTB

Jose Angel ezker hegaleko txuri-urdinak zuntz-haustura du eskuin izterrean, eta Getaferen aurkako Ligako estreinaldirako baja izango da. Realeko jokalariak min hartu zuen atzoko lan saioan, eta Zubietako berdegunea utzi behar izan zuen.

Jagoba Arrasatek izango duen bosgarren baja izango da. Diego Ifran, Mikel Gonzalez eta Imanol Agirretxe lesionatuita daude, eta Markel Bergarak partida bateko zigorra beteko du, Getaferen kontra. Gainera, Carlos Martinezen eta Dani Estragaren parte hartzea zalantza izango da azken unera arte.