Reala
Denboraldiaurrea
Realak ezin izan du Southampton gainditu (4-3)
Erredakzioa
Donostiako taldeak garaipena lortzeko gogor borrokatu du, baina Puncheonek neurketako azkenengo minutuetan egin du Ingalaterrako taldearen laugarren gola.
Realak gogor borrokatu du denboraldiaurreko azkenengo lagunartekoa, baina Southamptonek garaipena eskuratu du (4-3). Txuri-urdinek akats Larica egin dituzte defentsan, eta Pochetinoren gizonek ederki aprobetxatu dituzte. Hala ere, nahiz eta porrota jaso Jagoba Arrasatek zuzendutako taldeak aurpegia eman du, 90 minutuetan.
Southamptonek azkart lortu du aurreneko gola (Lallana), eta Realak asko sufrituko zuela zirudien. Hala ere, txuri-urdinek erasoan ondo jokatu dute, eta Elustondok 1-1ekoa jarri du markagailuan.
Ingalaterrako taldeak, berriz ere aurrea hartu du, baina Velak berdinketaren gola egin du (2-2). Atsedenaldia heldu aurretik Pochetinoren gizonek hirugarren gola lortu dute.
Haris Seferovic suitzarrak 3-3koa egin du, bigarren zatian, eta partida zoratu egin da. Neurketako azkenengo minutuetan Jason Puncheonek garaipenaren gola eskuratu du.
Fitxa teknikoa:
4.- Southampton: Boruc; Chambers, Lovren, Hooiveld, Shaw; Wanyama, Schneiderlin, Lallana, Guly; Rodriguez eta Lambert. Bigarren zatian: Kelvin, Fonte, Ramírez, Fox Joshida, James, Lloyd, Mayuka eta Puncheon.
3.- Reala: Bravo; Sangalli, Ansotegi, Cadamuro, De la Bella; Elustondo, Ros, Xabi Prieto; Vela, Seferovic eta Chory Castro. Bigarren zatian: Iñigo Martinez, Zurutuza, Ruben Pardo, Agirretxe, Gaztañaga.
Golak: 1-0, 7. minutuan: Lallana. 1-1, 29. minutuan: Elustondo. 2-1, 33. minutuan: Schneiderlin. 2-2, 38. minutuan: Vela. 3-2, 41. minutuan: Hooiveld. 3-3, 59. minutuan: Seferovic. 4-3, 83. minutuan: Puncheon.