Itxi

Reala

Denboraldiaurrea

Realak eta Norwichek 1-1 egin dute

Erredakzioa

Ingalaterrako taldeak markagailuan aurrea hartu du Van Wolfswinkelen golari esker, baina Carlos Velak berdinketaren gola egin du, norgehiagokako 66. minutuan.

1:40
Norwich-Reala. Argazkia: EiTB

Realak Ingalaterran jokatu duen bigarren lagunartekoan 1-1 egin du, Norwich City taldearen kontra. Histon talde xumea 1-8 jipoitu ondoren, Jagoba Arrasateren mutilek Premier Leagueko taldearen aurka maila eman dute.

Lehenengo zatian Norwichek 1-0ekoa jarri du markagailuan, Van Wolsfwinkelek lortutako golari esker. Gipuzkoako taldeak atsedenaldia heldu aurretik berdinketa lortzeko gogor sakatu du, baina Ingalaterrako taldea sendo mantendu da defentsan.

Bigarren zatian, Reala nagusi izan da berdegunean, eta Carlos Velak 1-1ekoa jarri du markagailuan (66. minutuan). Txuri-urdinek bigarren gola eskuratzeko abagune ugari izan dituzte, baina neurketa 1-1ekoarekin bukatu da.