Itxi

Reala

Lagunarteko partida

Seferovicek lau gol egin ditu Real Unionen aurka (1-7)

Erredakzioa

Ansotegi, Agirretxe eta Griezmann jokalariek ere gola lortu dute Stadium Galen, txuri-urdinek denboraldiaurre honetan eskuratutako bigarren garaipenean.

  • Seferovicek lau gol egin ditu Real Unionen aurka (1-7)

    Seferovic. Argazkia: EFE

Realak denboraldiaurreko bigarren garaipena lortu du Real Union, Stadium Galean, erraz mendean hartuta (1-7). Seferovic aurrelariak lau gol egin ditu.

Irungo taldeak estreinatu du markagailua, 19. minutuan, Valinek sartutako golari esker. Partida irekia zegoen, eta Agirretxek izan du banakoarena sartzeko aukera pare bat, baina Ansotegik egin du txuri-urdinen gola 31.ean. Griezmannek falta bat atera du, baloia Iñigo Martinezek hartu, eta baloia atzelaria eman dio.

40. minutuan zutoinera bidali du baloia Zurutuzak, eta minutu bat beranduago Realaren bigarrena sartu du Agirretxek. Aurrelariak gol ederra egin du Zurutuza beraren erdiraketa baliatuta.

Bigarren zatian, Realaren hirugarrena lortu du Antoine Griezmannek Sangalliren pasea errematatu eta Otermin gaindituta (58. minutua).

Seferovicek lau gol sartu ditu Realaren elastikoarekin jokatu duen aurreneko partidan. 70.ean 1-4koa egin du korner jaurtiketa batean buruz errematatuta, eta bi minutu geroago, bosgarrena sartu du suitzarrak berak. 80. minutuan, eta hamaika metroetatik, arazorik gabe gainditu du Real Unioneko atezaina. Azkena, 89. minutuan izan da (1-7).

Fitxa teknikoa:

Reala: Royo, Zaldua, Ansotegi, Iñigo, De la Bella, Marcel (23' Elustondo), Ros, Zurutuza, Sangalli, Agirretxe, Griezmann.

Bigarren zatian Estrada, Etxabeguren, Cadamuro, Jose Angel, Seferovic, Pardo, Prieto, Vela eta Castro zelairatu dira.

Real Union: Otermin; Piette, Sagastibeltza, Valin; Azkoiti, Rodellar, Gabilondo, Romo, Goiko; Juan eta Balerdi.