Itxi

Reala

Bigarren Mailan

Berchichek eta Eizmendik Eibarren jokatuko dute

Erredakzioa

Realak konfirmatu egin du Yuri Berchiche hegalariak eta Alain Eizmendi zuri-gorri ohiak talde armaginean jokatuko dutela datorren denboraldian.

  • Berchiche gola ospatzen. Argazkia: EiTB

    Berchiche gola ospatzen. Argazkia: EiTB

Yuri Berchichek eta Alain Eizmendik Eibarren jokatuko dute datorren denboraldian. Bi jokalariek Bigarren Mailan lagatuta jokatuko dutela konfirmatu du Realak. Berchiche Ipuruara itzuliko da, talde armaginean jokatu baitzuen iragan denboraldian, eta Eizmendik aurrenekoz jokatuko du zilarrezko mailan, Bilbao Athleticetik heldu ondoren.

Bi jokalariek urtebeteko akordioa dute Realarekin, eta Eibarko jokalariak izango dira 2014ko ekainaren 30era arte.