Reala
Oporretatik itzuli da
Illarramendi, txalo artean, taldekideekin entrenatzen, Zubietan
Erredakzioa
Txalo artean hartu dute zaleek Mutrikuko jokalaria. Zubietan dago, etorkizunak zer ekarriko dion jakin gabe.
Real Madrilek Asier Illarramendi nahi du, baina orain arte operazioa ez da gauzatu; beraz, jokalariak normaltasunez ekin dio eguneroko lanari. Gaur, aurreneko entrenamendua du Zubietan, etorkizuna zein den jakin gabe.
Illarramendi, dudarik gabe, gaurko izen nagusia da kiroletan. Mutrikuarraren etorkizunaz asko hitz egin da egunotan baina gaur Zubietara itzuli da. Txalo artean hartu dute zaleek erdilaria. Realean geratzea nahi dute baina, ia ziur, mutrikuarrak Madrilerako bidea hartuko du. Jagoba Arrasateren aginduetara aritu den bitartean, Realak eta Real Madrilek negoziatzen jarraitu dute.
Trabirak bere horretan daude, beraz, azken erabakiaren zain egon beharko dugu denok.
Etete klausula ordaintzeko prest
Florentino Perez, Real Madrileko presidentea, Illarramendi Realeko jokalariaren 30 miloi euroko etete klausula ordaintzeko prest dago. Eskaintza itzela egin dio talde merengeak Mutrikuko erdilariari.