Reala
Ebakuntza, belaunean
Ifran, sei hilabete bajan
Erredakzioa
Lokailua hautsi zitzaion larunbateko entrenamenduan eta kirofanotik pasa beharko da. Errekuperazio epea 6 hilabete, denboraldi erdi galduko du uruguaitarrak.
Belauneko lokailua hautsi zuen larunbateko entrenamenduan, eta ebakuntza gelatik pasatu beharko da. Errekuperazio epea 6 hilabetekoa da; denboraldi erdia galduko du, hortaz, uruguaitarrak.
Jokin Aperribai Realeko presidenteak Zubietan bertan izan du Ifranen lesioaren berri. Beste buruhauste bat, Realeko zuzendariarentzat.
Bestalde, Illarramendiren kasuan, Aperribaik ez du oraingoz adierazpen publikorik egin nahi. Klubaren jarrera ez da aldatu, eta jokalariaren etete klausula ordaintzea eskatu dio Real Madrili. Bitartean, mutrikuarraren taldekideak normaltasunez entrenatzen saiatzen dira.