Itxi

Reala

Nobedade gutxi

Denboraldi-aurrea, Txapeldunen Ligara begira

Erredakzioa

Talde txuri-urdina asteazkenean hasi da lanean, Txapeldunen Ligako atariko kanporaketa gainditzea begi-bistan.

1:20

Jagoba Arrasatek asteazkenean bertan zuzendu du bere aurreneko entrenamendua Realeko entrenatzaile gisa. Abuztuan, Txapeldunen Ligako atariko kanporaketa jokatu behar dute multzoko faserako sailkatzeko eta horregatik hasiko du denboraldi-aurrea aste honetan talde txuri-urdinak.

Abuztuaren 12an lagunarteko partidak jokatzen hasiko da Reala; hasteko, Mondagron, eta ondoren, Lisboako Sporting eta Tolouse. Ondoren Londres aldera joko du taldeak eta han Reading eta Norwich City taldeen aurka neurtuko dituzte indarrak.