Itxi

Reala

Bartzelonatik

Rafinha eta Deulofeu uztea nahi du Realak

Erredakzioa

Bartzelonako bi jokalari hauengatik interesa erakutsi du talde gipuzkoarrak. Celtak ere nahi du brasildarra.

  • Rafinha Alcantara. Argazkia: EFE

    Rafinha Alcantara Barçarekin PSGren aurka jokatutako partidan. Argazkia: EFE

Reala hasi da datorren denboraldirako taldea prestatzen, eta Bartzelonako bigarren taldeko jokalari batzuengatik interesa erakutsi du. Rafinha eta Deulofeu dira talde txuri-urdinak Barçatik utzita lortu nahi dituen jokalariak.

Rafinha Alcantarak Lehen Mailako talde askoren interesa piztu du, baina Reala eta Celta dira jokalariagatik galdezka ari diren lehen taldeak. Brasildarra Mazinhoren semea da, eta familia du Vigon, baina jokalariari eta Bartzelonari asko gustatzen zaie Realak datorren denboraldian Europan jokatzea.

Gerard Deulofeuren izena ere ageri da Realaren agendan, baina jokalari katalana utzita ekartzea zailagoa izango dela dirudi. Deulofeuri ez zaizkio eskaintzak falta. Baliteke lehen taldean geratzeko aukeraren bat izatea, eta, bestela, badirudi Sevillara joan litekeela Deulofeu utzita.