Itxi

Reala

Entrenatzaile bila

Martinok ez du Reala entrenatuko

Erredakzioa

Klubeko kirol zuzendaritza Gerardo Martinorekin harremanetan jarri da, baina Newell's taldeko entrenatzaileak Argentinan jarraitu nahi du.

  • Gerardo Martinok ez du Reala zuzenduko. Argazkia: EiTB

    Gerardo Martinok ez du Reala zuzenduko. Argazkia: EiTB

Realak hurrengo denboraldiko entrenatzailearen bila jarraitzen du. Klubeko kirol zuzendaritza Gerardo Martinorekin harremanetan jarri da, eta Reala entrenatzeko eskaintza egin dio, baina Newell's taldeko entrenatzaileak Argentinan jarraitu nahi du.

Rosarioko taldea Libertadores Koparako sailkatu da, eta eskaintza onartuko balu Realeko denboraldiaurrearen zati handi bat galduko luke Martinok. Frantziako Rennesek Philippe Montanier aurkeztu zuen asteartean.