Itxi

Reala

Adierazpenak

Agirretxe: 'Riazorren irabaztea kasik derrigorrezkoa da'

Erredakzioa

"Valentzia aurretik dago, baina azken jardunaldian edozer gauza gerta liteke", adierazi du txuri-urdinak Zubietako kazetarien aurrean.

1:40

Deportivoren aurka irabaztea "ia derrigortzat" jo du Imanol Agirretxe Realeko aurrelariak. Talde txuri-urdinak Txapeldunen Liga jokatzeko aukera ematen duen laugarren postua berreskuratzea du helburu, eta taldea "gogo ikaragarriekin" dago, Agirretxek esan duenez.

"Irabaztea ia derrigorrezkoa da. Irabazten badugu, aukerak izango ditugu. Valentziak partida zaila izango du Europa Liga jokoan duen Sevillaren aurka", adierazi du Zubietako hedabideen aurrean.

"Valentzia aurretik dago, baina azken jardunaldian edozer gauza gerta liteke. Lehenengo hiru puntuak eskuratu behar ditugu, eta gero Valentziaren emaitza aztertu", gaineratu du.