Itxi

Reala

Erdiak baino gehiago

Velak maila profesionalean lortutako 45 goletatik 25, Realarekin

Erredakzioa

Talde txuri-urdineko golegile onena da, eta goleko pase gehien ematen dituen jokalaria da. Ligan falta gehien jasotzen dituen jokalarien artean dago mexikarra.

  • Carlos Vela. Argazkia: EFE

    Carlos Vela. Argazkia: EFE

Carlos Vela denboraldi bikaina egiten ari da Realean. Mexikarrak bere ibilbide profesionalean sartu dituen 45 goletatik 25 Realarekin lortu ditu.

Arsenalekin kontratua du oraindik Velak, eta talde ingelesak jokalaria eramateko aukera izango du denboraldi amaieran. Iragan denboraldian 12 gol sartu zituen Velak Realarekin, eta aurten 13 gol daramatza Liga bukatzeko zortzi partida falta direnean.

2006. urtean Salamancan jokatu zuen Velak, eta zortzi gol sartu zituen. Osasunan jokatu zuenean hiru gol sartu zituen, eta Arsenalekin jokatu zituen partidetan sei gol sartzeko gai izan zen. Arsenaletik West Bromwichera joan zen utzita, eta bertan bi gol besterik ez zituen sartu.

Realeko golegile onena izateaz gain Carlos Vela goleko pase gehien ematen dituen jokalaria ere bada. 47 goleko pase eman ditu mexikarrak. BBVA Ligan falta gehien jasotzen dituzten jokalarien sailkapenean, bigarren postua betetzen du Velak Atletico Madrileko Diego Costarekin berdinduta. Athleticeko Ander Herrera da sailkapen honetako liderra, 85 falta jasota.