Reala
Gol historikoa
Realak 3.000 gol sartu ditu dagoeneko, lehen mailan
L.E.
Donostiarra kopuru horretara iristen den zazpigarren taldea da, Real Madril, Bartzelona, Athletic, Atletico Madril, Espanyol eta Sevilla taldeek ere muga marka hori erdietsi dute.
-
Carlos velak gol historikoa sartu du. Efe.
Carlos Velak lehen zatiko 20. minutuan sartutako golak esanahi berezia du, gol horri esker iritsi baita Reala lehen mailan 3.000 gol sartzera.
Orain arte, sei taldek bakarrik sartu dituzte 3.000 gol edo gehiago lehen mailan: Real Madrilek (Juanitok izan zen golegilea, 1981-82 denboraldian), Bartzelonak (Quini, 1981-82 denboraldian), Athleticek (Liceranzu, 1983-84 denboraldian), Atletico Madrilek (Roberto, 1989-90 denboraldian), Espanyolek (Kevin Bobson, 2003-04 denboraldian) eta Sevillak (Kanoute, 2006-07 denboraldian).
Sei talde horiek dira, hain zuzen, txuriurdinek baino gol gehiago sartu duten bakarrak: Real Madrilek eta Barçak 5.400 eta 5.300 golen marka hautsi dute, hurrenez hurren; Athleticek, 4.300 gol baino gehiago sartu ditu; Atletico Madrilek 4.200 baino gehiago; eta Espaynolek eta Sevillak, berriz, 3.300 golen muga gainditu dute.
Baina duela hilabete gutxi beste gol batek ere lekua hartu du Realaren historian, baina gol horrek zapore txarra izan zuen, ospakizunik gabekoa: San Sebastian bezperan 3.000. gola jaso zuten donostiarrek, Bartzelonaren kontra Anoetan jokatutako partidan. Messik sartu zuen, baina Barça galtzaile atera zen Donostiatik, nahiz eta markagailuan 0 eta 2 aurreratu.