Itxi

Reala

Txartel gorri bakarra

Txartel gorri bakarra ikusi du Realak

Erredakzioa

Ligako txartel gorri kopuru txikiena jaso dute txuri-urdinek. Halaber, aurkarien kanporatze gehien eragin dituzte.

  • Carlos Vela. Argazkia: EFE.

    Carlos Vela. Argazkia: EFE.

Reala Ligako hirugarren talderik garbiena da, aurkako 68 txartel horirekin. Zuzeneko kanporatzeei dagokienez, lehenengo taldea da, txartel gorri bakarra ikusi baitu.

Gainera, Reala aurkairan kanporatze gehien eragin dituen taldea da. Donostiako taldeak hamaika partida jokatu du jokalari bat gehiagorekin, zortzi errenkan. Orain dela bi denboraldi, Reala Ligako bigarren talderik garbiena izan zen, Bartzelonaren ostean.

Iaz, Iñigo Martinez hasiberriaren eraginez batez ere, zazpi txartel gorri ikusi zituen denboraldi osoan, baina joko garbiaren sailkapeneko goiko postuetan bukatu zuen. Donostiarrak estatistika mantentzen saiatuko dira hurrengo norgehiagokan, Espanyolen aurka.