Reala
Atsedena
Realak indarrak hartu nahi ditu Ordesako kontzentrazioan
Redacción
Fisikoki eta mentalki atseden hartu nahi du taldeak, ligako azken hamar partidei behar bezala heldu eta Txapeldunen Ligako postuari eusteko.
Reala Ordesako Parke Naturaletik gertu dago, kontzentratuta. Helburua atseden hartzea da, eta ligako azken hamar partidei behar bezala heldu eta Txapeldunen Ligako postuari eustea. Taldeak indarrak hartzea da Philipe Montanier entrenatzailearen eta Aperribay presidentearen xedea.
Mikel Gonzalez jokalari txuri-urdinak ontzat hartu du klubak antolatutako kontzentrazioa, futbolaz aparte eskalada edo txirrindularitza bezalako kirolak egingo baitituzte.