Itxi

Reala

Ez du etorkizunak kezkatzen

Montanier: 'Azken partidetan ez dugu ondo jokatu'

Erredakzioa

Realeko entrenatzailearen ustez, taldeak hobeto joka dezake. Ez dago pozik azken bi partidetan bere jokalariek eskaini duten mailarekin.

3:10
Montanier

Realak lau puntu atera ditu azken bi partidetan, baina Philippe Montanier entrenatzailearen ustez, taldeak ez du partida hauetan ondo jokatu.

"Zorrotza naiz, eta uste dut azken partidetan ez dugula maila ona eman", adierazi du entrenatzaile frantziarrak. "Taldeak hobetu egin behar du datozen partidak irabazi nahi baditugu", gaineratu du Montanierrek.

Bere etorkizunak ez duela kezkatzen ere esan du Philippe Montanierrek: "Garrantzitsuena taldea da, arlo pertsonalak ez du axola". Betsien inguruan, honakoa adierazi du Realeko entrenatzaileak: "Betis talde sendoa da. Kalitate handiko jokalariak ditu, eta jende arriskutsua du aurrealdean".