Reala
Erantzuna
Alonso: 'Realaren aurkako dopin akusazioak faltsuak dira'
Erredakzioa
"Realean jokatu nuen garaian, ez nuen sekula legez kanpoko substantziarik ikusi", adierazi du Real Madrileko jokalariak.
-
Xabi Alonso. EFE
Realaren aurkako dopin akusazioak "erabat faltsuak" direla ziurtatu du Xabi Alonso Real Madrileko jokalariak, The Times egunkariak gaur jakitera eman duenez.
"Realean jokatu nuen garaian, ez nuen sekula legez kanpoko substantziarik ikusi", adierazi du erdilari gipuzkoarrak. Alonsok Reala 2004an utzi eta Liverpoolen jokatu zuen hurrengo denboraldietan.
Alonso talde txuri-urdinean hazi zen futbolari gisa. "Klub garbi-garbia" izan dela eta "horrela izaten" jarraituko duela azpimarratu du tolosarrak.
Iñaki Badiola Realeko presidente ohiak iragan astean egindako salaketa gezurtatu du Real Madrileko jokalariak. 2001etik 2007ra taldean dopin sare bat izan zela salatu zuen Badiolak.