Itxi

Reala

2017. urtera arte

Iñigo Martinezek kontratua berritu du Realarekin, bi urte gehiagorako

Jokalari txuri-urdinari 2015. urteko ekainaren 30ean bukatzen zitzaion Realarekin zuen kontratua, eta beste bi urtez luzatuko duela baieztatu du prentsaurrekoan.

1:17
Argazkia: EITB

Iñigo Martinezek Realarekin zuen kontratua 2017. urtera arte luzatuko duela baieztatu du gaur eguerdian, Zubietan. Talde txuri-urdinarekin 44 partida jokatu ditu Ligan, eta 22 urte beteko ditu maiatzean

Dena dela, Ondarroako erdiko defentsa taldeko jokalaririk garrantzitsuenetarikoa da dagoeneko. Europako puntako taldeek interesa agertu dute Iñigo Martinezengan, azken asteetan publikatu dutenez, eta Guardiolak Bayer Munichen hasiko duen proiekturako nahi zuela ere zabaldu zen.

Realaren eta Iñigo Martinezen arteko kontratua berritzeko negoziazioa gorabeheratsua izan da, baina jokalaria pozik azaldu da gaur Zubietan, eta hasieratik bere asmoa Realean jarraitzea zela esan du.