Itxi

Reala

Anoeta eraberritzeko

Aperribay: 'Proiektua nahitaezkoa da Realarentzat eta Gipuzkoarentzat'

Erredakzioa

Realeko presidenteak eskerrak eman dizkie Donostiako Udaleko alderdi politiko guztiei Anoeta estadioaren eraberritzea onartzeagatik.

1:32
Aperribay

Jokin Aperribay Realeko presidenteak onartu egin du Anoeta eraberritzeko proiektua “ezinbestekoa” dela talde txuri-urdinarentzat, Donostiarentzat, eta Gipuzkoarentzat. Donostiako Udalak aho batez onartu zuen atzo estadioaren eraberritzea, eta proeiktuak aurrera egin ahal izango du.

“Anoeta eraberritzea fitxaketa onena izango litzateke Realarentzat”, adierazi du Jokin Aperribayk. Gainera, Realeko presidenteak eskerrak eman nahi izan dizkie udaleko alderdi politiko guztiei Anoeta birmoldatzeko proiektua onartzegatik.

 

Donostiako Udalaren onarpena

 

Donostiako Udalbatzak aho batez onartu egin zuen atzo Anoeta birmoldatzeko Plan Orokorra. Honela, Anoetako estadioaren eraberritzea (lau dorre eraiki eta atletismo pistak kendu) onartu zuten.

Donostiako Udalean dauden lau alderdiek (Bildu, PSE-EE, PP eta PNV) baiezko botoa eman zuten, eta Anoetaren eraberritzeak aurrera egin ahal izango du. Honela, 26,5 metroko lau dorre eraikiko dira, eta 15.800 metro beste erabliera batzuetarako erabili ahal izan dira.