Itxi

Reala

Lehen itzulia

Iragan denboraldiko emaitzak hobetu ditu Montanierrek

Erredakzioa

Frantziako entrenatzaileak ez zuen iaz karguan denbora asko lasai eman, eta Ligaren aurreneko 19 partidatan 21 atera zituen talde txuri-urdinak, aurten baino bost gutxiago.

1:16
Argazkia: EFE

Deportivoren aurkako berdinketarekin lehen itzuli ona itxi zuen Realak igandean. Horrela, Philippe Montanier entrenatzaileak lehen denboraldiko emaitzak hobetu ditu, eta baita Martin Lasarte uruguaitarraren orain bi urteko zenbakiak ere.

Frantziako entrenatzaileak ez zuen iaz karguan denbora asko lasai eman, eta Ligaren aurreneko 19 partidatan 21 atera zituen talde txuri-urdinak, aurten baino bost gutxiago.

Martin Lasarte Uruguaiko entrenaitzailearekin Realak lehen itzuli interesgarria egin zuen; izan ere, taldea Bigarren Mailatik zetorren, eta 25 puntu lortu zituen, bat gutxiago.

Hala ere, donostiarrek azken hamarkadako emaitzik onena lortzeko aukera alferrik galdu zuten igandean. Horretarako garaipena beharrezko zuten Galiziako taldearen kontra, 28 puntu lortzeko.