Itxi

Reala

Adierazpenak

Illarramendi: 'Europa Ligan sartzeko aukerak ditugu, argi dago'

Erredakzioa

"Pixkanaka-pixkanaka joan behar dugu, baina orain ez da horretaz hitz egiteko garaia, oraindik bigarren itzulia falta da eta borrokan jarraitu behar dugu", adierazi du erdilari txuri-urdinak.

  • Asier Illarramendi erdilari txuri-urdina. Argazkia: EITB

    Asier Illarramendi erdilari txuri-urdina. Argazkia: EITB

, baina "orain horretaz hitz egitea logikarik" ez duela erantsi du; izan ere, oraindik ez da lehen itzulia bukatu. Bernabeuko partidari begira, "ezinezkoa ezer ez" dela ohartarazi du Illarrak, eta Espanyolek egindakoa gogorarazi du.

"Pixkanaka-pixkanaka joan behar dugu, Europa Ligan sartzeko aukerak ditugula argi dago, baina orain ez da horretaz hitz egiteko garaia, oraindik bigarren itzulia falta da eta borrokan jarraitu behar dugu", adierazi du Illarramendik Realaren webgunean.

Urteko azken tartean egindako lanarekin taldearen sentsazio onak baieztatu ditu jokalari gipuzkoarrak. "Urtea ongi amaitu genuen, Granadako berdinketa on egin genuen. Zazpi partida galdu gabe daramatzagu dagoeneko, ondo gaudela uste dut, zazpigarren edo zortzigarren. Datorren urtean norgehiagoka zaila (Real Madril) dugu, baina konfiantzarekin gaude. Ia Bernabeun neurketa ona jokatzen dugun", onartu du.

Gainera, Reala sailkapeneko putzutik atera duten emaitzekin jokalariak beste jarrera batekin zelairatzen direla aitortu du Illarrak. "Hamargarren jardunaldira arte 10 puntu geneuzkan, orduz geroztik zazpi jardunaldi galdu gabe eman ditugu, horrela konfiantza hartu eta gora egin dugu. Orain ondo gaude, ia urtea ongi hasten dugun", azpimarratu du.

Bestalde, Real Madrilen aurkako partidaz mintzatu da erdilari txuri-urdina. "Argi dago zaila izango dela, baina duela gutxi Espaynolek berdinketa lortu zuen bertan, ezinezkoa ezer ez da, borroka egitera berdeguneratuko gara. Munduko jokalaririk onenetakoa dute, baina konfiantzarekin gaude, ia bertatik emaitza ona ateratzerik dugun", esan du.