Itxi

Reala

Entrenamendua ateak itxita

Illarramendi: 'Granadako partidak ez dit oroitzapen onik ekartzen'

Erredakzioa

"Markagailuan berdinketa zenean nire taldea hamarrekin utzi nuen eta gero 4-1 galdu genuen", gogorarazi du erdilari txuri-urdinak.

  • Asier Illarramendi Realeko erdilaria. Argazkia: EITB

    Asier Illarramendi Realeko erdilaria. Argazkia: EITB

Asier Illarramendi Realeko jokalariak gaur aitortu duenez, Granadako neurketak ez dio "oroitzapen onik" ekartzen; izan ere, iragan denboraldian epaileak erdilari txuri-urdina egotzi egin zuen Carmenes futbol-zelaian.

"Markagailuan berdinketa zenean nire taldea hamarrekin utzi nuen eta gero 4-1 galdu genuen", gogorarazi du Illarramendik. Iragan denboraldian Errege Kopan eta Ligan Granadan jokatu zuten txuri-urdinek, eta bi partidatan porrot egin zuten.

Larunbateko norgehiagoka "zaila" izango dela iragarri du Illarrak, Granadako futbol-zelaiaren "harmailek asko sakatzen dutelako".

Andaluziako taldeak bizi duen egoera zaila bi ahoko ezpata izan liteke, Illarramendiren hitzetan. "Beraiek emaitza ona bilatuko dute", baina markagailua mugitzen ez bada urduritasuna ager daiteke, gaineratu du.