Itxi

Futbola

UEFAren erabakia

2020ko Eurokopa Europa osoan jokatuko da

Erredakzioa

Txapelketa antolatzeko ardura estatu bakar bati eman beharrean, Europa osoraeramanda ospatu nahi du UEFAk bere sorreraren 60. urteurrena.

  • Michel Platini, UEFAko presidentea, Gianni Infantino idazkariarekin hizketan. Argazkia: EFE.

    Michel Platini, UEFAko presidentea, Gianni Infantino idazkariarekin hizketan. Argazkia: EFE.

UEFAk 2020ko Eurokopa Europa osoan zehar ospatzea erabaki du. Normalean, herrialde batek edo gutxi batzuek antolatzen dute txapelketa. Aurtengoa, adibidez, Polonian eta Ukrainan jokatu da. 2020an, ordea, UEFAren 60. urteurrena ospatzeko, hainbat egoitzak eta herrialdek hartuko dute futbol txapelketa.

Herrialdeetako guztietako futbol federazioen jarrera “izugarri positiboa” dela jakin ondoren hartu du erabakia UEFAko Batzorde Eragileak, Lausanan (Suitza). Turkiak, Georgiak eta Irlandak, Eskoziak eta Galesek osatutako hautagaitza batek antolatu nahi zuten 2020ko Eurokopa, baina azkenean txapelketa ibiltaria izango da, Michel Platini presidenteak proposatu zuen bezala.

Ingalaterrak Wembley proposatu du finala hartzeko, baina oraindik behin betiko formatua eta egoitza-kopurua erabaki behar ditu UEFAk. 2014an izango dugu horien berri.