Itxi

Futbola

Realaren aurka 2-5 galduta

Pellegrino entrenatzaile kargutik kendu du Valentziak

Erredakzioa

Realaren aurka 2-5 galduta Manuel Llorente presidenteak entrenatzaile argentinarra botatzea erabaki du. Salvador Gonzalez 'Voro' delegatuak zuzenduko taldea entrenatzaile berria kontratatu arte.

  • Mauricio Pellegrino. Argazkia: EFE

Valentziak 2-5 galdu du Realaren aurka Mestallan, eta klubak Mauricio Pellegrino entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du. Hala adierazi du Manuel Llorente Valentziako presidenteak.

Momentuz Valentziak ez du ordezkorik fitxatu, eta igande honetako lan saioa Sebastian Gonzalez ‘Voro’ delegatuak zuzenduko du.

Llorente presidenteak adierazi duenez, egoeraren errudun sentitzen da, eta taldeak irudi txarra eman duen arren entrenatzaile aldaketa ez zuen konponbide moduan ikusten larunbat honetara arte.