Itxi

Futbola

Hypermotion Liga

Asier Garitano, Sporting Gijoneko entrenatzaile berria

EITB MEDIA

Bergararrak 2026ko ekainera arte sinatu du Asturiaseko klubarekin. Hypermotion Ligan, Sporting, zortzi jardunaldi gelditzen direla, hamazazpigarren postuan dabil, eta bi puntuko aldea du jaitsiera postuetan dagoen lehen taldearekiko.

  • Asier Garitano, Realeko entrenatzaile zebilela. Argazkia: EFE.

    Asier Garitano, Realeko entrenatzaile zebilela. Argazkia: EFE.

Asier Garitano Sporting Gijoneko entrenatzaile berria da, astearte arratsaldean Asturiaseko klubak iragarri duenez. Bergararrak 2026ko ekainera arte sinatu du Sportingekin, alegia, 2024-25 denboraldian gelditzen diren asteetarako, eta 2025-26 denboraldirako.

Gipuzkoarraren aurreneko helburu nagusia, Gijonen, izango da lan egitea bere talde berriak Hypermotion Ligan mailari eustea lor dezan. 2024-25 denboraldiko Ligako 34 jardunaldi jokatuta, hau da, zortzi partida gelditzen direla, Sportingek, 41 puntu dituela, hamazazpigarren postuan dabil, eta bi puntura du hemeretzigarren tokian dagoen Eldense; hori da, hain zuzen, jaitsiera postuetan dagoen lehenengo taldea, eta, halaber, Asier Garitanok Sportingekin izango duen lehenengo aurkaria. Igandean, 18:30ean, Eldako Nuevo Pepico Amat futbol zelaian, Eldense eta Sporting arituko dira nor baino nor gehiago.

Asier Garitano, 55 urtekoa bera, Realeko eta Alaveseko entrenatzailea izan da, besteak beste.