Futbola
Deialdia
Astralaga Eibar taldeko atezaina lehen aldiz sartu dute Espainiako selekzioaren deialdian
I. G. | EITB MEDIA
Adriana Nanclares (Athletic), Irene Paredes (Bartzelona) eta Maite Zubieta (Athletic) ere zerrendan sartu ditu Montse Tome hautatzaileak. Aitzitik, Amaiur Sarriegi (Reala) eta Lucia Garcia (Rayadas) deialditik kanpo geratu dira oraingoan, azken hori lesionatuta.
-
Eunate Astralaga. Argazkia: SD Eibar
Eunate Astralaga (SD Eibar) atezain gazteak Espainiako selekzioarekin debutatuko du Adriana Nanclares (Athletic Club) atezaina, Irene Paredes (Bartzelona) atzelaria eta Maite Zubieta (Athletic Club) erdilaria ere jaso dituen deialdian.
Aitzitik, Amaiur Sarriegi (Reala) eta Lucia Garcia (Rayadas) deialditik kanpo geratu dira oraingoan, azken hori lesionatuta dagoelako.
Montse Tome hautatzaileak deialditik kanpo utzi du Jenni Hermoso apirilaren 4an eta 8an Espainiako selekzioak Portugalen aurka jokatuko diren Nazioen Ligarako sailkapen multzoko bi partidetarako.
Espainiak apirilaren 4an jokatuko du Portugalen, eta, lau egun geroago, Portugalek jokatuko du Vigon.
DEIALDIKO ZERRENDA
-Atezainak: Cata Coll (Bartzelona), Eunate Astralaga (Eibar) eta Adriana Nanclares (Athletic Club).
-Defentsak: Jana Fernandez eta Irene Paredes (Bartzelona), Olga Carmona, Maria Mendez eta Shei García (Real Madril), Laia Aleixandri eta Leila Ouahabi (Manchester City), eta Berta Pujadas (Valentzia).
-Erdilariak: Alexia Putellas, Patri Guijarro, Aitana Bonmatí eta Vicky Lopez (Bartzelona) eta Maite Zubieta (Athletic Club).
-Aurrelariak: Mariona Caldentey (Arsenal), Athenea del Castillo (Real Madril), Claudia Pina eta Salma Paralluelo (Bartzelona), Esther Gonzalez (Gotham City), Macarena Portales (Levante Badalona) eta Cristina Martin-Prieto (Benfica).