Futbola
EA Sports Liga
Alaves-Reala derbia apirilaren 23an, zuzenean, EITB Median
EITB Media
Babazorroen eta txuri-urdinen arteko EA Sports Ligako 33. jardunaldiko euskal derbia zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Horrez gain, apirilaren 20ko Sevilla-Alaves neurketa ere, zuzenean emango du EITB Mediak.
-
2024-2025 EA Sports Ligako Alaves vs Reala derbiko jokaldi bateko irudia. Argazkia: EFE
EA Sports Ligak 32. eta 33. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu ostegun honetan, martxoaren 27an. Aipatutako neurketak apriliraen 18tik 24ra artean jokatuko dira.
Apirilaren 23an, asteazkenean, euskal derbia jokatuko dute Alavesek eta Realak Mendizorrotzan. Babazorroen eta txuri-urinen arteko 33. jardunaldiko neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 21:30ean.
Horrez gain, 32. jardunaldiko Sevilla-Alaves norgehiagoka EITB Median izango duzu ikusgai, apirilaren 20an, 18:30ean.
EA SPORTS LIGAKO 32. JARDUNALDIKO PARTIDAK:
Apirilak 18, ostirala:
Espanyol-Getafe (21:00etan)
Apirilak 19, larunbata:
Rayo Vallecano-Valentzia (14:00etan)
Bartzelona-Celta (16:15ean)
Mallorca-Leganes (18:30ean)
Las Palmas-Atletico Madril (21:00etan)
Apirilak 20, igandea:
Valladolid-Osasuna (14:00etan)
Vila-real-Reala (16:15ean)
Sevilla-Alaves (Zuzenean, EITB Median, 18:30ean)
Real Madrid-Athletic (21:00ean)
Apirilak 21, astelehena:
Girona-Betis (21:00etan)
EA SPORTS LIGAKO 33. JARDUNALDIKO PARTIDAK:
Apirilak 22, asteartea:
Valentzia-Espanyol (19:00etan)
Atletico Madril-Rayo Vallecano (21:30ean)**
Bartzelona-Mallorca (21:30ean)**
Apirilak 23, asteazkena:
Athletic Club-Las Palmas (19:00etan)
Celta-Vila-real (19:00etan)
Getafe-Real Madril (21:30ean)
Alaves-Reala (Zuzenean, EITB Median, 21:30ean)
Apirilak 24, osteguna:
Osasuna-Sevilla (19:00etan)
Leganes-Girona (19:00etan)
Betis-Valladolid (21:30ean)
Atletico Madril-Rayo Vallecano (21:30ean)**
Bartzelona-Mallorca (21:30ean)**
**Apirilaren 22ko partida (Atletico Madril-Rayo Vallecano eta Bartzelona-Mallorca, 21:30ean) Errege Kopako finalerako sailkatuko den taldeari egokituko zaio (Atletico Madril edo Bartzelona).
**Apirilaren 24ko partida (Atletico Madril-Rayo Vallecano eta Bartzelona-Mallorca, 21:30ean) Errege Kopako finalerako sailkatu ez den taldeari egokituko zaio (Atletico Madril edo Bartzelona).