Itxi

Futbola

Europa Ligako finala

Europa Ligako kopa ikusgai izango da San Mamesen ostiraletik igandera bitartean

Agentziak | EITB Media

Kopa bertatik bertara ikusi eta harekin argazkia egin nahi duten zaleek sarrera doan izango dute San Mamesen.

1:18
Aritz Aduriz, Europa Ligako Koparekin, San Mamesen.

Europa Ligako finala maiatzaren 21ean jokatuko da, San Mamesen. Kopa gaur ekarri dute Bilboko estadiora, eta zaleentzat ateak irekita egongo dira asteburu osoan, gaurtik hasita, kopa bertatik bertara ikusi eta argazkiak egiteko aukera izan dezaten.

Garaikurra 16:00etatik 20:00etara izango da ikusgai ostiralean, eta 10:00etatik 20:00etara, etenaldirik gabe, larunbatean eta igandean.

Euskal erakundeek (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala) agerraldia egin dute goizean San Mamesen, eta herritarrei hara joateko gonbita egin diete, Athleticek bereganatu nahi duen kopa preziatua ikusteko. Horretarako, baina, hainbat urrats eman beharko ditu talde zuri-gorriak; lehen zeregina final-laurdenetan Glasgow Rangers menderatzea izango du.

Europa Ligako kopa Milango Bertoni tailerrean diseinatu eta egin dute. Garaikurrak 15 kiloko pisua du, eta 65 zentimetroko altuera, 33 zentimetroko zabalera eta 23 zentimetroko sakonera.   

Bestalde, euskal erakundeek 'Bizi beharreko finala' kanpaina aurkeztu dute, euskal gizarteak futbola bizitzeko duen modua "berezia" dela erakusteko asmoz, baita final hori "futbol partida bat baino gehiago" izango dela adierazteko ere.

Europa Ligako kopa, San Mamesen.

Europa Ligako kopa, San Mamesen.