Futbola
Nazioen Liga
Espainiak berdindu egin du Herbehereen aurka luzapenean (2-2)
EITB Media
Mikel Merinok 93. minutuan sartutako golari esker berdinketa lortu du Espainiako selekzioak final-laurdenetako joaneko partidan. Itzuliko neurketa igande honetan jokatuko da, 20:45ean, Mestallan.
-
Mikel Merino sartutako gola ospatzen Argazkia: EFE
Espainiako futbol selekzioak 2-2 berdindu du ostegun honetan Herbehereetako selekzioaren aurka Nazioen Ligako final-laurdenetako joaneko partida, De Kuipen (Rotterdam).
Etxekoek buelta eman diote Nico Williamsen gol goiztiarrari, Cody Gakpo eta Tijjani Reijndersen golei esker. Jorrel Hatoren kanporatzea (txartel gorria atera dio epaileak 81. minutuan), baina, funtsezkoa izan da Mikel Merinok, luzapenean, berdinketaren gola egiteko.
Horrela, Mestallan erabakiko da Nazioen Ligako finalaurrekoa, Merinok bere golarekin Espainiako selekzioak in extremis markagailua berdindu ondoren.
Fitxa teknikoa:
2 - Herbehereak: Verbruggen; Geertruida, Van Hecke, Van Dijk, Hato; Reijnders (Wieffer, 91. min), De Jong (Koopmeiners, 73. min), Kluivert (Xavi Simon, 73. min); Frimpong, Memphis Depay (De Ligt, 84. min) eta Gakpo.
2 - Espainia: Unai Simon; Pedro Porro, Le Normand, Cubarsi (Huijsen, 41. min), Cucurella; Zubimendi, Fabian (Mikel Merino, 84. min), Pedri (Dani Olmo, 66. min); Lamine Yamal (Oyarzabal, 66. min), Nico Williams eta Morata (Ayoze, 66. min).
Golak: 0-1, 9. min: Nico Williams. 1-1, 28. min: Gakpo. 2-1, 46. min: Reijnders. 2-2, 93. min: Mikel Merino.
Epailea: Glenn Nyberg (Suedia). Txartel horia atera die Gakpo (45+1. min) eta Van Dijk (79. min) Herbeeretako jokalariei; eta Huijsen (61. min) eta Ayoze (72. min) Espainiako jokalariei. Hato jolalariari, bestalde, txartel gorria atera dio zuzenean (81. min).