Itxi

Futbola

Erabakia

Brasilek Mano Menezes hautatzailea kargutik kendu du

Erredakzioa

Jose Maria Marin Brasilgo Futbol Konfederakundeko presidentearen erabaki pertsonala izan da. Urtarriletik aurrera "irizpide, egitasmo eta metodologia berriak" nahi ditu Marinek.

  • Mano Menezes. EFE

    Mano Menezes. EFE

Mano Menezes Brasilgo hautatzailea kargutik kendu zuen atzo, 2014ko Munduko Txapelketarako urte eta erdi falta denean, Brasilgo Futbol Konfederakundeak (CBF) jakitera eman zuenez.

Jose Maria Marin Brasilgo Futbol Konfederakundeko presidentearen erabaki pertsonala izan da, Andres Sanchez selekzioetako zuzendariak prentsaurrekoan azaldu zuenez. Erabakiarekin bat ez datorrela azaldu zuen Sanchezek, "orain unea ez delako".

Antza denez, urtarriletik aurrera "irizpide, egitasmo eta metodologia berriak" nahi ditu Marinek.

Sanchezen ahotan, Menezesen ordezkoa urtarrilaren hasieran iragarriko dute. Entrenatzaile berria atzerritarra izatea ez zuen baztertu, baina aukera horren kontrakoa dela erantsi zuen. Brasilgo komunikabideek argitaratutako "sei edo zazpi" hautagaien artean entrenatzaile berria dagoela baieztatu zuen Sanchezek.