Itxi

Futbola

Panama-Espainia (1-5)

Gola egin du Susaetak bere debutean

Erredakzioa

Athleticeko jokalariak Espainiako selekzioaren gol-zaparradan hartu du parte. Vicente del Bosqueren gizonak hasieratik izan dira aurkaria baino gehigo.

  • Espainiako jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Espainiako jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak erraz gainditu du Panama (1-5) Rommel Fernandez futbol-zelaian jokatutako lagunarteko partidan. Vicente del Bosqueren gizonak hasieratik izan dira aurkaria baino gehiago eta merezitako gol-zaparrada lortu du. Markel SusaetaAthleticeko jokalariak gola egin du bere debutean. Panamak penalti bidez sartu du gola, Gomezek panenka erara jaurtita.

Javi Martinez eta Beñat hasieratik jarri ditu Del Bosquek, baina Susaeta 73. minutuan zelairatu da David Villaren ordez. 85. minutuan Espainiaren azken gol sartu du jokalari eibartarrak.

Fitxa teknikoa:

Panama: Penedo; Carlos Ruben (Algandona, 77'), Cedeño (Dixon, 73'), Baloy, Dasent; Gabriel, Mullins, Torres (Renteria, 46'), Juan Perez (Cooper, 54'), Blas Perez (Barahona, 59') eta Escobar (Quintero, 59').

Espainia: Valdes (Casillas, 60'); Juanfran, Albiol, Javi Martinez, Jordi Alba (Ramos, 61'); Busquets, Beñat, Iniesta (Cesc, 46'); Mata (Navas, 46'), Pedro (Soldado, 46') eta Villa (Susaeta, 73').

Golak:

0 - 1, 16', Pedro.
0 - 2, 29', Villa.
0 - 3, 43', Pedro.
0 - 4, 82', Sergio Ramos.
0 - 5, 85', Susaeta.
1 - 5, 87', Gomez.