Itxi

Futbola

Lagunartekoa

Espainiak beste urte zoriontsu bati amaiera emango dio Panaman

Erredakzioa

Deialdietan ohikoak diren zenbait jokalarik arazoak dituzte eta horrek aukerak emango dizkie berriei, Martin Montoyari eta Markel Susaetari.

  • Espainiako selekzioaren entrenamendua Panaman. EFE

    Espainiako selekzioaren entrenamendua Panaman. EFE

Beste urte zoriontsu bati bukaera emango dio gaur Espainiako selekzioak Panaman, Rommel Fernandez (22:30) futbol-zelaian. Polonia eta Ukrainako Eurokopa irabazita amaituko du urtea Espainiako selekzioak.

Norgehiagoka deserosoa da; izan ere, lagunartekoa FIFAko egutegian sartu dute taldeen arteko lehiaketen atsedenaldi txiki baten erdian. Selekzioen hurrengo partida ofizialak heltzeko hilabeteak falta dira, baina munduko eta Europako txapeldunak ez du atsedenik hartzen.

Iragan udan, oso data zailean, Espainiak Atlantikoa gurutzatu eta Puerto Ricoren kontra jokatu zuen. Harrera beroa izan zuten jokalariek, eta neurketa hauek etekin ekonomikoa utzi eta harremanak estutzeko aukera ematen dute. Gainera, Vicente del Bosque hautatzailearen hitzetan, norgehiagoka hauek taldearen batasuna areagotzeko balio dute.

Espainiak urtea Venezuelari irabaziz (5-0) hasi zuen Malagan. Selekzioak erantzukizunez jokatuko du, nahiz eta ohiko jokalari askok arazo fisikoak izan eta deialditik at geratu: Carles Puyol, Gerard Pique, Xabi Alonso, Xavi Hernandez, Fernando Torres, David Silva, Alvaro Arbeloa edo Pepe Reina.

Horrela, Del Bosquek beste jokalari batzuei minutuak emateko aukera izango du, eta baita norbaiti alternatiba emateko ere. Zentzu horretan, Martin Montoyak eta Markel Susaetak aukera izan dezakete.

Ustezko hamaikakoak:

Panama: Penedo, Baloy, Carlos Rodriguez, Cedeño, Algandona, Barahona, Gabriel Gomez, Cooper, Quintero, Blas Perez eta Torres.

Espainia: Iker Casillas, Juanfran, Albiol, Ramos, Jordi Alba, Busquets, Iniesta, Cazorla, Mata, Cesc eta Villa.

Epailea: Mauricio Morales (MEX)
Futbol-zelaia: Rommel Fernandez.
Ordua: 22:30