Futbola
Abenduaren 29an, Anoetan
Bolivia izango da Euskal Selekzioaren aurkaria
Erredakzioa
Xabier Azkargortaren Boliviaren aurka arituko dira Gabonetako partidan. Elkarren aurka jokatuko duten bigarren aldia izango da.
-
Euskal selekzioa, artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Boliviaren aurka neurtuko ditu indarrak Euskal Selekzioak abenduaren 29an, Anoetan, jokatuko den Gabonetako partidan. Xabier Azkargorta gipuzkoarra da boliviarren hautatzailea.
Duela hemeretzi urte (1993) elkarren aurka jokatu zuten Euskal Selekzioak eta Boliviak. Neurketa horretan, Julen Guerreroren eta Julio Salinasen golekin (2), euskal jokalariak nagusitu ziren, Anoetan ere. Boliviarren gola Morenok egin zuen, eta emaitza 3-1ekoa izan zen. Gainera Xabier Azkargorta izan zen Boliviako selekzioaren hautatzailea