Itxi

Futbola

Errege Kopa

Alaveseko entrenatzaileak Bartzelonari irabazteko aukerak ikusten ditu

Erredakzioa

Natxo Gonzalez baikor azaldu da asteartean Mendizorrotzan Barçaren aurka jokatu beharreko partudaren aurrean. 22:00etan hasiko da norgehiagoka.

  • Natxo Gonzalez Alaveseko entrenatzailea. Argazkia: EITB

Natxo Gonzalez Alaveseko entrenatzailearen ustez, Alavesek Bartzelonari Mandizorrotzan irabazteko aukerak ditu. Talde arabarrak Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partida jokatu du astearte honetan, 22:00etan.

“Nire taldeak Bartzelona garai lezake, eta nire jokalariak horretaz konbentzitzen saiatuko naiz. Ilusioarekin eta gogoekin munduko talde onena arazoetan sar dezakegula esango diet”, aitortu du Natxo Gonzalezek.

Bartzelonaren aurka jokatzea sari bat izan dela esan du Alaveseko entrenatzaileak, eta gozatzeko partida dela gaineratu du. “Partida honetan daukagun guztia ez badugu ematen, Bartzelonak hamar gol sartuko dizkigu”, dio Gonzalezek.

Zaleetaz ere gogoratu da Natxo Gonzalez: “Gau magikoa daukate aurrean, Kopako emozioa sentitzeko aukera, eta gutaz harro egotea lortu behar dugu”.