Itxi

Futbola

Ligarik ez

Atsedena asteburu honetan Athletic eta Reala taldeentzat

Erredakzioa

Biak astelehenean itzuliko dira lanera, Valentziaren eta Atleticoren aurkako partidak prestatzen hasteko.

  • Marcelo Bielsa Lezaman. Argazkia: EFE

    Marcelo Bielsa Lezaman. Argazkia: EFE

Athleticek eta Realak atsedena dute asteburu honetan. Espainiako futbol selekzioaren partidak direla eta, asteburu honetan ez dago Ligarik.

Zuri-gorriak astelehenean, urriaren 15ean, itzuliko dira lanera, Lezaman (10:30) eta txuri-urdinak egun berean, baina ordu erdi lehengo, Zubietan.

Osasuna, bestalde, Taxoaren entrenatuko da larunbatean, baina igandean bai, atsedena dauka.

Hurrengo jardunaldian, zortzigarrenean, Athleticek Valentziari egingo dio bisita, Realak Atletico hartuko du Anoetan eta Osasunak Betisen aurka jokatuko du.