Itxi

Futbola

Europa Liga

Athleticek final-zortzirenetarako txartela lortu nahi du; Realaren helburua da lehen 16en artean bukatzea

EITB Media

Txuri-urdinek PAOKen kontra jokatuko dute Anoetan txapelketako liga faseko 8. eta azken jardunaldia; zuri-gorriek, aldiz, Viktoria Pilsen izango dute aurkari, San Mamesen. Bi neurketak gaur izango dira, 21:00etan.

  • Europa League

    Europa Ligako baloiak. Argazkia: Europa Press

Athleticek eta Realak ostegun honetan, urtarrilaren 30ean, jokatuko dituzte Europa Liga txapelketako liga faseko 8. eta azken jardunaldiko partidak. Neurketa guztiak 21:00etan hasiko dira.

Bilboko taldeak final-zortzirenetarako txartela ematen duten sailkapeneko lehen 8 postuetan amaitu nahi du. Orain arte, 7 jardunaldi jokatu dira, eta Athletic 3. postuan da, 2.a den Eintracht Frankfurtekin 16na puntura berdinduta. Zuri-gorriek Viktoria Pilsen izango dute aurkari, San Mamesen.

Txekiako taldearen aurka garaipena lortuz gero, Athleticek bermatuta izango luke hirugarren postua, eta Frankfurtek zer egiten duen, bigarren postua ere eskuratu dezake. Berdinketak ere liga fasea lehen 8ren artean amaitzearen bermea emango lioke. Horrez gain, Pilsenen kontra galduta, aukerak ditu lehen zortziretan amaitzeko; hori bai, beste emaitza batzuen zain egon beharko luke. Egoerarik txarrenean, Athleticek ez luke bukatuko 9. postutik behera liga fasea.

Viktoria Pilsen 11. dabil sailkapenean, 12 puntu eskuratuta. Lehen 8 sailkatuen artean bukatzeko aukerak ditu; horretarako, garaipena lortu behar du San Mamesen eta gainetik dituen taldeen emaitzen zain egon.

Bestalde, Realak ez du aukerarik final-zortzirenetara zuzenean sailkatzeko. Hala ere, txuri-urdinen helburua da liga fasea lehen 16en artean bukatzea, hala final-hamaseirenetako kanporaketako itzuliko partida etxean jokatuko baitu. Sailkapeneko 24 onenen artean bukatuz gero, Realak bermatuta izango luke final-hamaseirenak jokatzea. Dena den, Donostiako taldeak txapelketatik at geratzeko arriskua ere badauka, oso txikia den arren; hori suertatzeko, PAOken kontra galdu eta atzean dituen taldeek partidak irabazi beharko lituzkete.

PAOK sailkapeneko 17.a da, eta Reala baino postu bat gorago dago. Bi taldeak 10na punturekin daude. Txuri-urdinen egoera antzekoan dago Greziako taldea; beraz, garaipena bilatuko du Anoetako norgehiagokan.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
19 Zuzenean 14:00 - 17:00 TXIRRINDULARITZA | Andaluziako Itzulia: 1. etapa

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen