Itxi

Futbola

Final-zortzirenak

Athletic, Osasuna eta Reala, Errege Kopako final-laurdenetako txartelaren bila

EITB MEDIA

Athleticek eta Osasunak San Mamesen jokatuko dute; Realak, aldiz, Rayo Vallecano hartuko du Reale Arenan. Bi neurketak 19:30ean hasiko dira.

  • Errege Kopa

    Errege Kopa

Athleticek, Osasunak eta Realak Errege Kopako final-laurdenetarako bidea hartu nahi dute gaur arratsaldean, 19:30ean, final-zortzirenetako partidetan aurrera eginda.

Batetik, Athleticek eta Osasunak elkarren aurka jokatuko dute San Mamesen. Kopako derbi honetarako, badirudi Vicente Morenok Nafarroako taldeko ohiko jokalariak prest dituela; atean izan ezik, Kopako azken hiru kanporaketetan gertatu den moduan, Aitor Fernandez izango baita atezaina. Budimir, Areso, Aimar eta Moncayola bueltan dira, Metropolitanon aulkian geratu eta gero. Bryan Zaragoza ere taldearekin entrenatzera itzuli da, eskuin oineko bosgarren metatartsianoan zuen haustura osatu ostean, baina Moreno entrenatzaileak prentsaurrekoan zehaztu duenez, ez du oraindik deialdian sartuko. Kanpoan geratuko dira, era berean, Ruben Peña eta Jose Arnaiz, kalentura dutelako.

Athletici dagokionez, Iñigo Ruiz de Galarreta jokatzeko moduan izango du Valverdek; ez, ostera, Oihan Sancet, orain dela hiru astetik orkatilleko lesioa duelako. Lehoien entrenatzailearen iritziz, "partida guztiz irekia" izango da, duela bi urte bi taldeek jokatu zuten joan-etorriko kanporaketaren "antzekoa". Orduan, Nafarroako taldeak egin zuen aurrera.

4:58

Bestetik, Realak Rayo Vallecano izango du aurkari etxean. Astelehenean garaipena lortu zuen Vila-realen kontra ligan, Take Kuboren gol bati esker. Imanol Alguacilek bueltan ditu Igor Zubeldia eta Becker, baina Zakharian baja izango da, operatutako orkatillean min duelako. Alvaro Odriozola ere ez da deialdian sartuko, lesio batetik atera berri delako, Alguacilek berak azaldu duenaren arabera.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.

Ez dago zuzenekorik

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen