Itxi

Futbola

Errege Kopa

Athletic-Osasuna eta Reala-Rayo Vallecano Kopako kanporaketak hilaren 16an izango dira, ostegunez, 19:30ean

EITB MEDIA

Asteazkenean zozkatu dituzten Errege Kopako final zortzirenetan izango diren Euskal Herriko hiru taldeek datorren asteko ostegunean jokatuko dute, 19:30ean, San Mamesen eta Reale Arenan.

  • Realak, Osasunak eta Athleticek datorren ostegunean jokatuko dute, Kopan. Argazkia: EuropaPress.

    Realak, Osasunak eta Athleticek datorren ostegunean jokatuko dute, Kopan. Argazkia: EuropaPress.

2024-25 denboraldiko Errege Kopako final zortzirenetako Athletic-Osasuna eta Reala-Rayo Vallecano kanporaketak urtarrilaren 16an jokatuko dituzte, ostegunez, 19:30ean, Espainiako Futbol Federazioak asteazken gaueko azken orduan iragarri duenez.

Hala, San Mamesen jokatuko duten Athletic-Osasuna kanporaketa hurrengo ostegunean izango da, 19:30ean, eta ordu horretan bertan izango da Reala-Rayo Vallecano kanporaketa, Reale Arenan.

Hona hemen noiz jokatuko dituzten final zortzirenak:

Urtarrilak 14 (asteartea)

Ourense-Valentzia, 21:00etan

Urtarrilak 15 (asteazkena)

Almeria-Leganes, 19:30ean

Pontevedra-Getafe, 19:30ean

Bartzelona-Betis, 21:00etan

Elx-Atletico Madril, 21:30ean

Urtarrilak 16 (osteguna)

Reala-Rayo Vallecano, 19:30ean

Athletic-Osasuna, 19:30ean

Real Madril-Celta, 21:30ean