Futbola
Heriotza
Jesus Maria Arambarri Realeko eta Alaveseko jokalari ohia hil da, 76 urte zituela
EITB MEDIA
Arrasatearra 1966tik 1972ra bitartean aritu zen Realean, eta 1972tik 1978ra arte Alavesen.
-
Arambarri 1966tik 1978ra bitartean aritu zen Realean eta Alavesen. Argazkia: Reala.
Jesus Maria Arambarri Realeko eta Alaveseko jokalari ohia hil da, 76 urte zituela, bi klubek asteartean iragarri dutenez.
Arambarri Arrasaten jaio zen, eta aurrelari gisa aritzen zen. Ibilbide luzea eta nabarmentzeko modukoa izan zuen Realean eta Alavesen. Hain zuzen ere, 1966tik 1972ra bitartean aritu zen Realean, eta 1972tik 1978ra arte Alavesen. Realeko jokalari bezala, 1967ko apirilaren 23an, talde txuri-urdinak Puertollanon jokatu zuen partida historikoan parte hartu zuen; Calvo Sotelo aurkari, Realak berdinketa lortu zuen, 2-2, egun horretan debuta egin zuen Arambarrik bi gol horietako bat sartu zuen, eta Realak, erdietsitako puntuaz, Lehen Mailarako igoera eskuratu zuen. Gerora, Alavesen, 1973-74 denboraldian, Bigarren Mailarako igoera lortu zuen taldean izan zen.
Halaber, Alavesek gogora ekarri du futbolari gisa erretiroa hartuta, entrenatzaile laguntzaile ere ibili zela Gasteizko taldean.