Itxi

Futbola

Kontinentearteko Kopa

Real Madrilek 2024ko Kontinentearteko Kopa irabazi du, finalean Pachuca menderatuta (3-0)

EITB MEDIA

Mbappek, Rodrygok eta Viniciusek, azken horrek penaltiz, talde zuriaren golak sartu dituzte; horrenbestez, Real Madrilek historian laugarren aldiz eskuratu du Kontinentearteko Kopa.

  • Real Madrilek laugarren aldiz eskuratu du Kontinentearteko Kopa. Argazkia: EFE.

    Real Madrilek laugarren aldiz eskuratu du Kontinentearteko Kopa. Argazkia: EFE.

Real Madrilek 2024ko Kontinentearteko Kopa irabazi du, txapelketako finalean Pachuca 3-0 mendean hartuta, Qatarren Dohan, Luisal Stadium futbol zelaian, asteazkenean. Hala, talde zuria historian laugarren aldiz da Kontinentearteko Kopako txapeldun; hain zuzen, ez dago lehiaketa horretan horrenbeste titulu lortu duen klubik.

Kylian Mbappek, 37. minutuan, Rodrygok, 53.ean, eta Viniciusek, 84.ean, penaltiz, Carlo Ancelottiren golak sartu dituzte. Real Madril Mexikoko taldea baino gehiago izan da, eta argi eta merezita irabazi du txapelketako finala.

Real Madrilek 1960an eskuratu zuen aurrenekoz Kontinentearteko Kopa, eta, gerora, 1998an, 2002an eta, orain, 2024an ere erdietsi du.

Finaleko fitxa teknikoa

3 - Real Madril: Courtois; Lucas Vazquez (Asencio, 88. min), Tchouameni, Rudiger, Fran Garcia; Camavinga (Ceballos, 61. min), Fede Valverde, Bellingham (Guler, 88. min); Rodrygo (Modric, 70. min), Vinicius eta Mbappé (Brahim, 61. min).

0 - Pachuca: Carlos Moreno; Andres Micolta, Sergio Barreto, Bryan Gonzalez, Luis Rodriguez (Sanchez, 75. min); Alan Bautista (Mena, 75. min), Pedro Pedraza, Elias Montiel, Nelson Deossa (Hernandez, 88. min); Idrissi (Dominguez, 88. min), Salomon Rondon.

Golak: 1-0, 37. min: Mbappe. 2-0, 53. min: Rodrygo. 3-0, 84. min: Vinicius, penaltiz.

Epailea: Jesus Valenzuela (Venezuela). Pachucako Pedraza eta Rondon zigortu ditu, txartel horia aterata.

Nabarmentzekoa: Kontinentearteko Kopako finala izan da, eta Dohako Lusail Stadium zelaian jokatu dute.