Itxi

Futbola

Bartzelona-Real Madril (2-2)

Messik eta Ronaldok bina berdindu dute klasikoan

Erredakzioa

Gatzgabeko lehen zati baten ostean bi taldeek ikuskizuna eman dute bigarren zatian. Klasikoa bi taldeen arteko parekotasunak markatu du.

  • Crisitiano Ronaldo eta Leo Messi Camp Noun. EFE

    Crisitiano Ronaldo eta Leo Messi Camp Noun. EFE

Fitxa teknikoa:

FC Bartzelona: Valdes; Alves (Montoya, 27. minutua); Mascherano, Adriano, Alba; Busquets, Xavi, Cesc (Alexis, 62. minutua); Pedro, Messi eta Iniesta.

Real Madril: Casillas; Arbeloa, Ramos, Pepe, Marcelo; Xabi Alonso, Khedira; Di María (Essien, 87. minutua), Ozil (Kaka, 79. minutua), Cristiano Ronaldo; eta Benzema (Higuain, 62. minutua).

Golak: 0-1. 22. minutua, Cristiano Ronaldo. 1-1. 31. minutua, Messi. 2-1. 61. minutua, Messi. 2-2. 65. minutua, Cristiano Ronaldo.

Erritmo biziko eta abagune asko izan dituen klasikoa jokatu dute Real Madrilek eta Bartzelonak (2-2) Camp Noun. Leo Messiren eta Crisitiano Ronaldoren golek partida erabaki dute eta euren arteko borrokan ere berdinketa sinatu dute. Gorabehera handiko amaieran blaugranek garaipena lortzeko hiru aukera izan dituzte, baina zuriek ere abagune argiak izan dituzte.

Ondorioz, berdinketa emaitza justua izan da, nahiz eta Barçak neurketaren amaieran gehiago sakatu. Iker Casillasek ez du lan handirik izan, baina asko sufritu du.