Futbola
Errege Kopa
Vila-real eta Girona, Kopatik at
EITB Media
UD Logroñesek Girona kanporatu du Errege Kopatik eta Pontevedrak txapelketatik at utzi du Vila-real. Leganesek eta Rayo Vallecanok asko sufritu dute aurrera egiteko.
Ezustekoak bata bestearen ostean iristen ari dira 2024-2025 Errege Kopako bigarren kanporaketan. Abenduaren 3an Espanyol kanporatu zuen Barbastrok eta hilaren 4an Vila-real eta Girona geratu dira txapelketatik at.
UD Logroñesek Girona menderatu du; partida berdinduta amaitu da (0-0) luzapena barne, eta penalti jaurtiketetan nagusitu da Logroñes (4-3). Horrez gain, Pontevedrak 0-1 irabazi dio Vila-reali eta Castelloko taldea kanporatu du.
Rayo Vallecanok eta Leganesek asko sufritu dute aurrera egiteko. Rayok 2-3 irabazi dio Unionistas Salamancari, 2-0 galtzen hasi ostean, eta Leganes penalti jaurtiketetan nagusitu da Esteponaren aurka (2-2 eta 4-5 penaltietan). Betisek eta Valentziak garaipenak bereganatu dituzte Sant Andreuren eta Ejearen aurka, hurrenez hurren, 1-3ko emaitzekin.
Bestalde, Ourensek Deportivo kanporatu du (1-0), Huescak Nastici irabazi dio (0-1), Eldense Cadizi gailendu zaio (0-1), Racing Santanderrek 1-0 irabazi dio Sporting Gijoni, Almeria garaile atera da Cultural Leonesaren kontrako lehiatik (1-2) eta Tenerifek Zamora utzi du Kopatik kanpo, penalti jaurtiketetan nagusituta (0-0 eta 1-3 penaltietan).
Abenduaren 4ko Errege Kopako 2. kanporaketako partiden emaitzak:
Unionistas Salamanca - Rayo Vallecano (2-3)
Sant Andreu - Betis (1-3)
Gimnastic Tarragona - Huesca (0-1)
Cadiz - Eldense (0-1)
Ourense - Deportivo (1-0)
Cultural Leonesa - Almeria (1-2)
Racing Santander - Sporting Gijon (1-0)
Pontevedra - Vila-real (1-0)
Estepona - Leganes (2-2 eta 4-5 penaltietan)
UD Logroñes - Girona (0-0 eta 4-3 penaltietan)
Ejea - Valentzia (1-3)
Zamora - Tenerife (0-0 eta 1-3 penaltietan)